Nafarroan jaiotako edo Nafarroan bizilekua dutenek har dezakete parte 2024-09-16

Iruñeko V. Bertsopaper Lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik

Iruñeko V. Bertsopaper Lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik
Azaroaren 29ra bitarte izango da lanak entregatzeko epea. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatzen dute sariketa.

Martxan da Iruñeko V. Bertsopaper Lehiaketa. Aurreko urteetako bideari eutsiz, bosgarrenez antolatu dute sariketa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlanean, bertso idatzien sorkuntza sustatzeko asmoz.

Nafarroan jaiotako edo Nafarroan bizilekua duten egileek parte hartu dezakete, hiru kategoriatan: txikiena, 2011an edo ondoren jaiotakoentzat; gazteena, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoentzat (biak barne), eta helduena, 2006an edo lehenago jaio direnentzat. Kategoria bakoitzak sari ezberdinak izango ditu. Lehenengoan, 50 eta 150 euro arteko kultur bonoak oparituko dira. Bigarrenean, 150 eta 350 euro arteko diru-sariak. Eta hirugarrenean, 500 eta 1.500 euro artekoak. Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak, gainera, helduen kategorian lehen saria eskuratzen duen obran oinarrituta ikuskizun edo emanaldi bat ekoizteko eskubidea gordeko dute, interesekoa suertatzen bada.

Cesar Etxeberriak, Eneko Fernandezek eta Saioa Mitxelenak osatuko dute epaimahaia, Nafarroako Bertsozale Elkarteak hala proposatuta.

Iruñeko Udalaren Kultur Sailaren webgunearen bitartez aurkeztuko dira lanak, azaroaren 29ra bitarte. Ondorengo loturan kontsultatu daitezke lehiaketaren oinarriak.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza