120 lagunetik gora bildu ziren lehenengo hiru saiotan 2024-09-19

Bertsoak plazan eta elkarteetan Bardoetako lehen asteburuan

Bertsoak plazan eta elkarteetan Bardoetako lehen asteburuan
'Hor gu!', 'Malerreka ez da Baztan', eta 'Manteleko Sobrak' izan dira talde garaileak. Bihar beste lau saio jokatuko dira Lekaroz, Iruñea, Lekunberri eta Olaztin.

Nafarroan Bardoak hasi dira kantari. Hiru saio jokatu ziren asteburuan Lesakan, Sunbillan eta Lizarran bertsoa plazara zein elkarteetara zabalduaz. Orotara, 120 lagunetik gora bildu ziren hiru ekitaldietan, giro ederrean.

Ostiralean bi saio izan ziren. Lehena, Lesakako Beheko plazan jokatu zen, eskualdeko Hor gu! eta Erronkari-Iruñerriko Errimaren matxinatuak taldeen artean. Gai-emaile lanetan, Uxue Mesa, Ane Telletxea eta Iratxe Muxika aritu ziren. Ariketa guztiak egin ondoren, Bortzirietako taldeak eskuratu zuen puntua.


Sunbillan jokatu zen ostiraleko bigarren saioa, Ulibeltza Elkartean. Bertan izan ziren kantari Malerrekako Malerreka ez da Baztan taldea (etxeko gisara) eta Irurtzun eta periferiako Pikutara goaz. Gaizka Baigorri, Xuban Etxegia eta Jon Aldabe ibili ziren gai-jartzaile lanetan, eta etxeko taldearentzat izan zen puntua.


Larunbatean, Lizarran jokatu zen saioa, La Bota peñan, Lizarrako Assurancetorurix eta Leitza-Altsasu-Barañaingo Manteleko sobrak taldeak izan ziren kantari, Ekhiotz Prieto gai-jartzailearen aginduetara. Epaileek eta publikoak hala erabakita, talde bisitariak eraman zuen puntua.

Ostiralean beste lau saio
Nafarroako Bardoetako beste lau saio jokatuko dira bihar Lekarozen, Iruñean, Lekunberrin eta Olaztin.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»