Urruñan jokatu zen saioa ostiralean 2024-09-23

Eneko Lazkoz Errexil Sariketako finalera

Eneko Lazkoz Errexil Sariketako finalera
Bigarren kanporaketa ostiral honetan jokatuko da eta finala urriaren 4an.

Errexil Sariketa berriaren lehenengo kanporaketa jokatu zen ostiralean Urruñan eta Eneko Lazkoz Etxarri-Aranazko bertsolaria nagusitu zen, puntuazioan berdintasun handia zela. Lazkozen finalerako txartela eskuratu du. Hona hemen saioko sailkapena:

Eneko Lazkoz-------------174,5
Ramuntxo Christy------- 173
Eneritz Artetxe-----------172
Aitor Servier------------ 172
Maddi Ane Txoperena---169
Oihane Perea------------163,5

Urruñan Postako Gelan jokatu zen saioa eta Amaiur Lujanbio aritu zen gai-emaile lanetan.

Bigarren kanporaketa ostiral honetan izango da 19:00etan leku berean. Bertsotan: Patxi Iriart, Eneko Abasolo "Abarkas", Maddi Sarasua, Josu Sanjurjo, Miren Artetxe eta Aissa Intxausti. Gai emaile lanetan, Xalbat Altzugarai.



Finalean saioko bi irabazleak eta lau puntuazio altuenak kantatuko dute urriaren 4an, Urruñan bertan.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat