Bi herriren arteko senidetzea, bertsotik abiatuta 2024-09-24

Urriaren 5ean Zestoa Eguna egingo da Urepelen eta bertso jaialdia izango da bazkalostean. Amets Arzallus, Haira Aizpurua eta Aitor Salegi ariko dira kantuan, Xalbat Alzugaraik gaiak jarrita. Herriko Etxean erreserbatu behar dira sarrerak.
Xalbador eta Uztapideren arteko adiskidetasunaren uberan
Urepelen egingo den Zestoa Egunak Xalbador eta Uztapide bertsolarien arteko adiskidetasuna du hasierako abiapuntu. Hari horri tiraka, proiektu zabala etorri zen: bi herriek arteko senidetzea, Xalbador eta Uztapideren inguruko liburua Pako Aristik idatzia eta ekitaldi sorta udaberrian. Urepel Eguna egin zuten Zestoan eta Zestoa Eguna orain Urepelen.
Goizeko 11:00etan hasiko da Zestoa Eguna Upelen musika eta zintzur bustitzea lagun. Bestso jaialdiaren ondoren pilota izango da eta gaualdia gero.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28