igandean 15:00etan ETB1en. 2024-09-25

'Itzal(iko) bagina' bertso ikuskizunaren berri Hitzetik Hortzeran

'Itzal(iko) bagina' bertso ikuskizunaren berri Hitzetik Hortzeran
Alkiza eta Galdakaoko bertsoak izango dira.

Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen Topaketetako bazkarian ondoan tokatu ziren Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalagaren bertsolariak. Euren ezin egonei buruz hitz egiten hasi eta zerbait sortzeko gogoa piztu zitzaien. Lokatz Loreak kolektiboaren sorrera etorri zen hortik, ondoren Friki saioak eta aurten estreinatu dute Itzal(iko) bagina, bertsoa oinarri duen ikuskizuna.

Bertsoak elkartzen ditu Katarain, Bilbao eta Arrizabalaga eta emanaldi hau sortzerakoan barrutik kanporako bidea egin dute. Zeharkatzen dituzten hainbat gauza performatuz; gorputza, lehia eta lotsa adibidez. Hiru pertsonen arteko adiskidentasun historia kontatzen dute.

Lankuk zerbait sortzeko proposamena egin eta baiezkoa eman ondoren hasi ziren Itzal(iko) bagina emanaldia sortzen. Ondoren, oholtzaratzeko bidean, Iraitz Lizarraga izan dute emanaldia zuzentzen. Lizarragaren esperientziak, ekarpenak eta laguntzak antzerkira hurbildu ditu hiru bertsolari bizkaitarrak. Izan duten ikasketa prozesu horri buruz hitz egingo dute Mirari Martiarenarekin.

Alkiza eta Galdakaoko jaialdiak
Alkizako festetako jaialdiko bertsoaldiak entzuteko aukera izango dugu aste honetako programan. Amaia Agirre gai-jartzaile zutela, kantuan aritu ziren Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Xebastian Lizaso eta Amets Arzallus.



Galdakaoko jaialdian berriz, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Nerea Ibarzabal aritu ziren bertsotan. Saioaren gidaria Arkaitz Estiballes izan zen.

Ordutegi aldaketa
Donostiako Zinemaldiaren itxiera ekitaldia dela eta, aste honetan Hitzetik Hortzerak ordutegi aldaketa izango du. Larunbatean izan beharrean, igandean izango da 15:00etatik aurrera.




Hitzetik Hortzera, igandean, 15:00etan ETB1en, Mirari Martiarenak aurkeztuta.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu