Gipuzkoako Txapelketa - final zortzirenak 2024-09-26

Hondarribian eta Andoainen Gipuzkoako kanporaketak

Hondarribian eta Andoainen Gipuzkoako kanporaketak
Bi kanporaketok jokatuta, saio baten faltan geldituko da final-zortzirenetako fasea.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako 5. eta 6. kanporaketak jokatuko dira asteburuan. Hondarribian larunbatean eta Andoainen igandean. Bi kanporaketok jokatuta, saio baten faltan geldituko da final-zortzirenetako fasea.

Hondarribiko saioan, irailaren 28an, bertsolari hauek ariko dira:

    Ane Beloki Lopez
    Aratz Igartzabal Bidegain
    Eneritz Artetxe Eizagirre
    Maddi Aiestaran Iparragirre
    Oier Aizpurua Olaizola
    Unai Gaztelumendi Arandia

Gai-jartzailea Iban Narbaiza Cevidanes izango da.

Andoaingo saioan, aldiz, sei bertsolari hauek ariko dira:

    Aitor Salegi Martija
    Andoni Mujika Izagirre
    Endika Igarzabal Murua
    Eñaut Martikorena Lizaso
    June Aiestaran Iparragirre
    Manex Mujika Amunarriz

Gai-jartzaile lanetan Igotz Alkorta Irastortza ariko da.

Epaile, ostera, hauek ariko dira bi saioetan: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia ariko da.

Azken saioa Azpeitian
Datorren larunbatean jokatuko da final-zortzirentako azken kanporaketa Azpeitian. Ordurako matematikoki erabakita egongo dira final-laurdenera pasako diren gehienak eta azken bost postuak egongo dira jokoan.



Behin-behineko sailkapena

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu