Gipuzkoako Txapelketa - final zortzirenak 2024-09-30

Final-zortzirenak Gipuzkoan: 2.500 lagunetik gora biltzeko bidean doan fasea

Final-zortzirenak Gipuzkoan: 2.500 lagunetik gora biltzeko bidean doan fasea

Herrialdeko txapelketa bateko final-zortzirenetako faseaz ari gara. Gipuzkoako Txapelketak publiko aldetik oso harrera beroa izan du lehenengo fase honetan, udaberriko sailkapen fase jendetsuari jarraipena emanez. 350-400 lagun bueltako aretoetan egiten ari dira saioak eta azken kanporaketak 500 lagunekoa izango du Azpeitian. Oro har, aretoak bete egin dira eta zenbaitetan sarrerak agortu. 2.500 lagunetik gorako jende mugimendua eragiteko bidean da fasea. Datu izugarria, herrialde bateko txapelketako final-zortzirenetako fasea izaki. Eta datuok plazako neurrira ekarrita, zer esanik ez: zenbat bertso jaialdik biltzen dituzte 350-400 lagunetik gora? Badira batzuk, noski, zikuitu jakin batekoak, baina hortik beherakoak gehiago.

Udaberriko sailkapen faseak utzi zuen pistaren bat Gipuzkoak Txapelketak zekarren egarriaz, 2.000 lagunetik gora bilduta.

 

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu