Nafarroako Bardoak - finalaurreak 2024-10-01

Bardoetako finalaurreak ostiralean Irurtzunen, Tafallan eta Iruñean

Bardoetako finalaurreak ostiralean Irurtzunen, Tafallan eta  Iruñean
Honako sei taldeok sailkatu dira ligaxkatik: 'Manteleko sobrak' (Leitza-Altsasu-Barañain), 'Baztanzopak' (Baztan), 'Argako Bixiguak' (Atarrabia-Barañain), 'Mutilatuak' (Bortziriak-Baztan), 'Hor gu!' (Bortziriak) eta 'EzKrashak' (Iruñerria).

Nafarroako Bardoak finalaurreko fasean sartuko dira aurreko asteburuan ligaxka faseko sei saio jokatuta. Sei talde ariko dira fase honetan eta joan-etorriko sei saio izango dira. Ostiral honetan joaneko hiru saioak Irurtzunen, Tafallan eta Iruñean eta urriaren 12an itzulerako hiruak Etxaurin, Irunberrin eta Tuteran.

Aurreko asteburuan Iruñean, Erronkarin, Eugin, Atarrabian, Leitzan eta Erratzun jokatu ziren ligaxkako saioak. Horiek igarota, ondoko sei taldeek eskuratu dute toki bat finalaurrekoetan: Manteleko sobrak (Leitza-Altsasu-Barañain), Baztanzopak (Baztan), Argako Bixiguak (Atarrabia-Barañain), Mutilatuak (Bortziriak-Baztan), Hor gu! (Bortziriak) eta EzKrashak (Iruñerria).

Finala urriaren 26an izango da Garesen eta hiru talde irabazleak ariko dira kantuan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza