Gipuzkoako Txapelketa - final zortzirenak 2024-10-02

Gipuzkoako final-laurdenetarako azken txartelak Azpeitian

Gipuzkoako final-laurdenetarako azken txartelak Azpeitian
Bertsotan: German Urteaga, Aitor Tatiegi, Haizea Arana, Asier Azpiroz, Maialen Akizu eta Maider Arregi. Larunbatean, Soreasun, 17:00etan.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen fase arrakastsua borobiltzera dator, Azpeitiko kanporaketa. Final-laurdenetarako azken sei txartelak erabakita utziko ditu saioak eta jendetza aurreikus daiteke 500 lagunetik gorako aforoan.

Bertsotan honako sei bertsolari ariko dira, Iker Iriarte Iribarrek gaiak jarrita:

    Aitor Tatiegi Loidi
    Asier Azpiroz Iztueta
    German Urteaga Garmendia
    Haizea Arana Cardenal
    Maialen Akizu Bidegain
    Maider Arregi Markuleta

Epaile lanetan: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia.

Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da final-laurdenetara, eta, saioa amaitzearekin bat emango du Gipuzkoako Elkarteak sailkatutakoen zerrenda osoa ere.

Sailkapena: beheko langa estu
Azpeitiko puntuen baitan, dagoeneko kantatu dutenen artean bost bertsolari daude oraindik matematikoki sailkatzeko aukerekin, 450 puntu bueltako langan. Hurrenkera honetan, Iñaki Apalategi (451,5), Mikel Iturrioz (450,5), Andoni Mujika (450), June Aiestaran (448) eta Manex Mujika (448). Azpeitian kantatuko dutenek puntuazio horiek gainditu beharko dituzte puntuen arabera sailkatzeko.

Final-laurdenetan bost saio, aurreko finalistak barne
Lehenengo fasea pasata, final-laurdenetan aurreko finaleko bertsolariak sartuko dira, fasez pasa direnekin batean. Bost saio izango dira urriaren 19tik azaroaren 3ra. 30 bertsolarik kantatuko dute eta 18 sailkatuko dira finalaurreko fasera.

Dagoeneko talde batzuk ari dira osatzen: Errenterian, esaterako, datorren fasean sartuko den Beñat Gaztelumendirekin batera, Oihana Arana eta Aitor Salegi ariko dira, beren saioak irabazita; Azkotian Eli Pagola, Ane Labakarekin batean; Irunen, Amaia Iturrioz eta Eneritz Artetxe Oihana Iguaranekin batera; eta Tolosan, Andoni Rekondo, Nerea Elustondorekin batean. Azpeitiko irabazleak ere Tolosan kantatuko du.

Sarrerak salgai
Gogoan izan txapelketa guztiko sarrerak eskuragarri daudela www.bertsosarrerak.eus atarian, finalekoak barne.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu