Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-10-03

Hitzetik Hortzera, bertsotik versora

Araceli Argüello, Caro Lopez eta Nayla Beltrán argentina eta txileko inprobisatzaileak elkarrizketatuko dituzten aste honetan. La Sinsorgako eta San Telmo Museoko bertsoaldiak izango dira larunbatean 21:00etan ETB1n

Cantoras del Cono Sur proiektuak ekarri ditu Euskal herrira Araceli Argüello payadore argentinarra, Nayla Beltrán kantari sureroa eta Caro Lopez payadore txiletarra. Emakumeen kantua aztertzen dute, eta egiten ari diren lana dela eta Europan egin dute bira, tartean Euskal Herrian bertsolariekin saioa egin zuten. Bilbora egin duten bisita aprobetxatuz payaren eta kantu sureroaren berezitasunei buruz elkartuko dira hiru inprobisatzaileak Mirari Martiarenarekin.



Payaren eta kantu sureroaren egoerari buruz hitz egiteaz gain, kantu eta inprobisatze molde horiek dituzten berezitasunei buruz arituko dira aste honetako Hitzetik Hortzeran. Lehendik bertsolarien berri bazuten, Araceli Argüello adibidez 2018an izan zen Euskal Herrian, Tomasita Quialarekin Nazioarteko Inprobisatzaileen biran.


Caro Lopezek Gema Lasarte ikerlariaren bidez izan zuen bertsolarien berri. Ondoren iritsi zen bere eskuetara Uxue Alberdik idatzitako Kontrako eztarritik liburuaren itzulpena, Reverso. Emakume payadore bezala liburu horrek izan duen garrantziaz ere arituok dira aste honetako programan.

Bertso musikatuak
Izar Mendiguren Laudioko bertsolariaren bertso jarriak izango ditura aste honetako programan. Izarrek bertso bidezko psikoanalisi soziala egingo du, Manex Pagola musikariak lagundurik.


La Sinsorgako eta San Telmo Museoko saioak

Bilboko La Sinsorga gune feministan egin zen Bertsotik versora saioko bertsoaldiak entzuteko aukera izango dugu aste honetako Hitzetik Hortzeran. Bertan kantuan aritu ziren Aroa Arrizubieta eta Oihana Bartra bertsolariak, Nayla Beltrán kantari sureroa, Araceli Argüello eta Caro Lopez payadoreak.



Donostiako San Telmo Museoan Elkarrizketa bat: Chillida eta Arteak erakusketaren bertso irakurketa egin zen. Ainhoa Urienek gidatu zuen saioa eta bertsotan Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagak egin zuten.

Hitzetik Hortzera, larunbatean, 21:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu