Bertsolari Txapelketa Nagusia 2026 - Gipuzkoako ordezkaritza 2024-10-09

2026ko Txapelketa Nagusirako 16 txartel jokoan Gipuzkoako final-laurdenetan

2026ko Txapelketa Nagusirako 16 txartel jokoan Gipuzkoako final-laurdenetan
Azaroaren 3an erabakita gelditu daiteke Gipuzkoako zein 16 bertsolarik izango duten parte hartzeko eskubidea. Gipuzkoako final-laurdenetan parte hartuko duten 30 bertsolaritik 15 Txapelketa Nagusian parte hartu gabekoak dira.

2026ko Txapelketa Nagusirako txartel banaketa hastera doa. Datozen bi urteotan Herrialdeetako txapelketan erabakiko dira Nagusirako postuak eta azaroaren 3an erabakita gelditu daiteke Gipuzkoako zein 16 bertsolarik izango duten parte hartzeko eskubidea. Final-laurdenetako fasea amaituta gertatuko da hori, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi ere finalaurrekoetara sailkatzen badira. Bestela, finalaurrekoak jokatuta erabakiko da 16ko zerrenda.



Nafarroa Arenan kantatu zuten zortzi finalistek jada irabazita dute berriro Txapelketa Nagusian parte hartzeko eskubidea, baina gainerako txartel guztiak herrialdeetako txapelketan erabakitzen dira. Gipuzkoarren kasuan, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi Txapelketa Nagusirako sailkatuta daude.

Gipuzkoako final-laurdenetan parte hartuko duten 30 bertsolaritik 15 Txapelketa Nagusian parte hartu gabekoak dira.

Egutegia medio, Gipuzkoako Txapelketa da lehenengo txartelak banatuko dituena. Horrek, jakina, plus berezia ematen dio urriaren 19an Eibarren hasiko den faseari. 30 bertsolarik kantatuko dute final-laurdenetan eta 18 sailkatuko dira finalaurreko fasera.

Txapelketa Nagusiko parte hartzaile guztien zerrenda, ondo bidean, 2026ko udaberrian amaituko da, herrialde guztietako txartelak erabakita.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu