Nafarroako Bardoak - finalaurreak 2024-10-07

Bortziriak-Baztango 'Mutilatuak’, Baztango ‘Baztanzopak’ eta Bortzirietako ‘Hor gu!’ taldeak irabazle lehen itzulian

Bortziriak-Baztango 'Mutilatuak’, Baztango ‘Baztanzopak’ eta Bortzirietako ‘Hor gu!’ taldeak irabazle lehen itzulian
Irurtzunen, Tafallan eta Iruñean jokatu dira joaneko saioak. Itzulerakoak datorren larunbatean jokatuko dira, Etxaurin, Irunberrin eta Tuteran.

Nafarroako Bardoetako finalaurrekoetako lehen hiru saioak Irurtzunen, Irurtzunen, Tafallan eta Iruñean. Irurtzunen, Barañain-Atarrabiako Argako Bixiguak eta Bortziriak-Baztango Mutilatuak taldea izan ziren parez pare, 60 lagun ingururen aurrean, Pikuxar Elkartean. Mutilatuek lortu zuten puntua, eta beraz, pausu bat eman dute Garesko finalean sartzeko. Bigarren saioa, urriaren 12an da Etxaurin eta orduan erabakiko da nor den finalista.

Tafallako Aguazon Peñan Leitza-Altsasu-Barañaingo Manteleko Sobrak eta Baztango Baztanzopak taldeen artean jokatu zen saioa. 25 lagun inguru ziren. Baztango taldeak irabazi zuen saioa. Bigarren saioa urriaren 12an, Irunberrin.

Iruñeko Aldapa Peñan izan zen hirugarren finalaurrekoa. Bortzirietako Hor gu! Eta Iruñerriko EzKrashak taldeen artean jokatu zen saioa eta 70 persona inguru izan bildu ziren. Honetan Bortzirietako taldeak eraman zuen puntua.Bigarren saioa Tuteran, urriaren 12an.

Finalaurrekoetatik hiru talde sailkatuko dira finalera. Urriaren 26an jokatuko da finala, Zamariain Pilotalekuan, 17:30ean. Honezkero salgai daude sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza