Ostiralean jokatu zen urruñan 2024-10-07

Eneko Lazkoz Errexil Sariketako irabazle

Eneko Lazkoz Errexil Sariketako irabazle
Maddi Sarasuak eta biek jokatu zuten buruz burukoa. Irabazleari Jean Louis Eizmendi "Errexil II"ak jantzi zion txapela.

Errexil Sariketako finala jokatu zen ostiralean Urruñan, Postako Gelan. Aritz Bidegainek gidatuta, sei bertsolari aritu ziren kantuan: Aissa Intxausti, Eneritz Artetxe, Ramuntxo Christy, Eneko Lazkoz, Maddi Sarasua eta Eneko Abasolo "Abarkas". Lehen lan puntuagarriak eginda, Eneko Lazkoz eta Maddi Sarasua sailkatu ziren buruz burukorako eta Etxarri-aranaztarrak jantzi zuen txapela. Epaile lanetan Iban Thikoipe, Maialen Berra eta Ainhoa Sarasua aritu ziren. Irabazleak Errexil bertsolariaren semearen eskutik jantzi zuen txapela.

Errexil Sariketa Bertsularien Lagunak Elkartearen eskutik etorri da eta Urruñako herriko etxearekin elkarlanean antolatu du.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza