Bertso eskoletarako material berria Bertsoeskola.eus-en 2024-10-09

Ume eta gaztetxoentzako 16 sorta musikatu berri Lapurdi, Baxenafarroa eta Xiberoako bertsolariek eginak

Bertsoikasgela/15-Lagunak_SORTA_1.mp3.mp4
Bertsozale Elkarteak bertso eskoletarako material berria ondu eta argitaratu du haur eta gaztetxoentxoentzako. 16 sorta musikatu berri landu ditu denera. Lapurdi, Baxenafarroa eta Xiberoako bertsolariek egindako sortak dira eta, doinutan zein hizkuntzan duten kolorea eta ekarpena ere nabarmendu du Bertsozale Elkarteak. Bertsoeskola.eus atarian daude denak entzungai.

Maddi Sarasua, Aimar Karrika, Odei Barroso, Ramuntxo Christy, Haira Aizpurua, Josu Txoperena, Xan Alkhat, Maddi Ane Txoperena, Aitor Servier, Lur Renteria, Ainhoa Sarasua, Nahia Etcheverry, Maddalen Arzallus, Aetz Etxart, Leire Casamajouk eta Joanes Etxebarriak egindako sortak dira.
 
Beñat Larrory eta Ainhoa Sarasuak kantatu dituzte sortak guztiak. Ainhoa Elizondok jo du eskusoinua, Aner Euzkitze pianoa eta Ainhoa Sarasuak gitarra. Grabaketa lanak Odei Barrosok zuzendu ditu Alkimia Produkzioak estudioan. Ixiar Eizagirre Hezkuntza eragileak koordinatu du proiektua. Aurrera begira sorta berriekin elikatzen joateko bokazioa du proiektuak.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza