241 herritan eta 547 zentroen sare zabalean 2024-10-09

Bertsolaritzak ere ekin dio bete-betean ikasturte berriari Bertsozale Elkartearen eskutik eta bi datu dira azpimarratzekoak. Batetik, hezkuntza arautuan Euskal Herriko osoko 29.000 ikaslerengana iritsiko da ikasturte berrian bertsolaritza: 7 herrialdeetako 241 herritara iritsiko da, 547 zentroen sare zabalean barrena. Ikastetxe publikoak, ikastolak zein kristau eskolak daude bertsolaritza lantzen duten 547 zentroen sare honetan. Bertsolaritza iraskasten Bertsozale Elkarteko 57 irakasle ariko dira.
1.500 lagun bertso eskoletan
Bertso-eskoletako dinamika ere martxan da. 7 herrialdeetako 119 herritan daude bertso-eskolak eta denera 1.500 lagun ariko dira ikasturte berrian. 1.055 haur elkartuko dira asteroko maiztasunez 89 irakasleren eskutik bat-batean trebatzeko. Helduen taldeetan 450 lagun ariko dira entrenatzen zein herriko bertso saioak antolatzen.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28