Bertso agenda 2024-10-10

Bertso agenda betea dakar gaurtik igandera urriko bigarren asteak. Jaialdiak, librekoak, lagunartekoak, emanaldi bereziak eta Nafarroako Bardoetako finalaurreko hiru saioek osatuko dute agenda. Lekunberrin, Eibarren, Donostian eta Hondarribian izango dira jaialdiak eta bazkari-bueltako jaialdia Oiartzunen ere. Etxaurin, Irunberrin eta Tuteran izango dira Nafarroako Bardoak. Libreko eta lagunarteko saioak izango dira Zallan, Hazparnen, Urnietan, Arrigorriagan, Agurainen eta Andoainen. Añorgan (Donostia) Lujanbiok 'rr_erre(AH)ala' emanaldia eskainiko du.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza