Gipuzkoako Txapelketa - final-laurdenak 2024-10-14

2019ko finalistak ilusioz eta bertsokaera berriekin elkarrizketarako gogoz sartuko dira txapelketan

2024/Gipuzkoakotxapelketa/audioelkarrizketak/20241011_2019kofinalistak_2024ko_helburuak.mp3.mp4
Bertsoa.eus-ek Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Alaia Martin, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Ane Labakaren hitzak bildu ditu.

Datorren asteburuan hasiko da Gipuzkoako Txapelketako final-laurdenetako fasea eta hor sartuko dira 2019ko finalistan. Ilunben kantatu zuten zortzi bertsolaritik seik hartuko dute parte Gipuzkoako Txapelketa honetan. 2019an sailkatu ziren hurrenkeran, Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Alaia Martin, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Ane Labaka.

Larunbat honetan kantatuko dute Agin Laburuk eta Alaia Martinek Eibarren. Igandean sartuko da Beñat Gaztelumendi Errenterian. Ane Labakak Azkoitian kantatuko du urriaren 26an eta Oihana Iguaranek Iruren urriaren 27an. Nerea Elustondo final-laurdenetako azken saioan ariko da kantua Tolosan, azaroaren 3an.

Orain arteko fasea nola bizi izan duten galdetu diegu batetik. Txapelketako helburu eta motibazioak, bestetik. Bizipen desberdinak dituzte orain artekoaz, batez ere txapelketa aurrea bizitzeko ohitura desberdintasuna medio. Jarraitu dutenek bertso maila eta lana azpimarratu dituzte.

Helburu eta motibazioen inguruan, 2019ko finalistak ilusioz eta gogotsu daude, lan eginda eta lanerako, eta ingurukoen bertsokerekin berena gurutzatzeko gogoz. Eta jakina, txapelketak dakarren kezka beti hor presente, lehenengo saioan bereziki.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza