Nafarroako Bardoak 2024-10-14

Baztan eta Bortzirietako hiru talde Nafarroako Bardoetako finalera

Baztan eta Bortzirietako hiru talde Nafarroako Bardoetako finalera
Talde finalistak: Baztango ‘Baztanzopak’, Bortzirietako ‘Hor gu!’ eta Baztan-Bortzirietako ‘Mutilatuak’. Finala, urriaren 26an Garesen eta sarrerak salgai daude. Larunbatean jokatu ziren itzulerako finalaurrekoak Etxaurin, Irunberrin eta Tutetan.

Nafarrakoako Bardoetako finalaurrekoak jokatu dira asteburuan eta erabakita gelditu dira Gareseko finalean kantatuko duten hiru taldeak: Baztango ‘Baztanzopak’, Bortzirietako ‘Hor gu!’ eta Baztan-Bortzirietako ‘Mutilatuak’. Etxaurin, Irunberrin eta Tuteran jokatu dira finalaurrekoetako bigarren itzuliko saioak.

Etxaurin, udaletxeko ganbaran jokatu zen finalaurrekoetako bat, larunbatean. 20 bat lagun inguruk jarraitu zuten saioa bertatik bertara, giro onean. Parean izan ziren Baztan-Bortzirietako Mutilatuak eta Atarrabia-Barañaingo Argako Bixiguak taldeko  bertsolariak –Eneko Fernandez, Julen Zelaieta eta Urko Gartzia lehenengoen taldean, eta Ander Baiano, Iñigo Aranguren Pika, Martin Berrizbeitia eta Mikel Lasarte bigarrenen taldean-, Iban Garro gai-jartzailearen aginduetara kantuan. Joaneko saioan, urriaren 4an Irurtzunen jokatutakoan, garaipena eskuratu zuten Mutilatuak taldekoek, eta beste horrenbeste egin zuten itzulerakoan.



Irunberrin izan zen larubateko beste finalaurrekoetako bat, Larrainenea Elkartean. 30 lagunen aurrean kantatu zuten Baztango Baztanzopek eta Altsasu-Barañain-Leitzako Manteleko sobrak taldeak. Baztandarren partetik, Alazne Untxalo,  Amaia Elizagoien eta Malen Alzuart aritu ziren bertsotan. Atarrabia-BarañainLeitzarren aldetik, berriz, Ekain Alegre, Eki Mateorena eta Kattalin Lizarraga. Gaijartzaile lanetan Ane Fagoaga aritu zen. Baztandarrek irabazia zuten joaneko  saioa, urriaren 4an Tafallan egindakoa, eta atzo ere Baztanera joan zen puntua.


Launbateko azken finalaurrekoa Tuteran izan zen. 40 lagun inguru bildu ziren Beterri Peñan Iruñerriko EzKrashen eta Bortzirietako Hor gu! taldeen arteko saioa ikusten. Iruñerrikoen partetik, Antton Ciriza, Ion Zendoia eta Josu Sanjurjo, izan ziren kantuan, Bortzirietatik, Estitxu Arozena, Itziar Mitxelena eta Kattin  Madariaga. Gai jartzaile lanetan Eider Azkoaga aritu zen. Joaneko saioan, urriaren 4an Iruñean izandakoan, Bortzirietako taldeak eraman zuen saioa, hala  izan zen larunbatean ere, finalean lekua eginez.


Finala, urriaren 26an
Finala urriaren 26an, Garesen, larunbatez, 17:30etan, Zamariain Pilotalekuan. Sarrerak salgai daude honezkero, www.bertsosarrerak.eus atarian.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu