Wyoming-en bizi den bertsolari gorritiarra 2024-10-16

Martin Goikoetxea bertsolariari omenaldia Gorritin

Martin Goikoetxea bertsolariari omenaldia Gorritin
Martin Goikoetxea bera ez ezik, Maddalen Arzallus, Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze ariko dira bertsotan, larunbat honetan.

Martin Goikoetxea EEBBtako Wyoming-en bizi den bertsolari gorritiarrak bere sorterriaren omenaldia jasoko du larunbatean, Gorritiko Kontzejuak antolatuta. Martin Goikoetxea bera ez ezik, Maddalen Arzallus, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze ariko dira bertsotan.

1966ko Nafarroako Bertso Txapelketan parte hartzen ari zela joan zen Ameriketara Goikoetxea, 16 urterekin. Gazte-gazterik hasia zen bertsotan eta ume kozkorretan Lazkao-Txiki Joxe Agirrerekin aritu zen herriko jaietan eta inguruko herrietan.

Bertsoa ez zen inoiz itzali Goikoetxearen barruan eta 1991eko Nevadako Gardnervilleko Bertsolari eta Kantari Egunean parte hartu zuen. Hamaika saio egin ditu Nevadan, Kalifornian, Idahon, Wyoming-en... besteak beste San Francisco, Elko, Chino, Boise, Rock Springs, Buffalo, Los Banos, Bakersfield, Reno, eta abarren. Bideo-konferentzia bidez Euskal Herriko bertsolariekin batera aritu izan da kontinente arteko aldibereko lehenengo bertso-saioan, 1998ko ikastolen aldeko Kilometroak ekitaldian.

2017an Euskal Herrian kantatu zuen, Bertsozale Elkarteak antolatutako saioan: Goikoetxea, Kurutxet, Lujanbio eta Egañarekin batean.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza