Larunbatean Bilbon, Euskalduna Jauregian, 18:00etan 2024-10-16

Kristina Mardaras omenduko du Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketak

Kristina Mardaras omenduko du Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketak

Kristina Mardarasek Bizkaiko Emakume Sortzaileen omenaldia jasoko du larunbatean Bilbon, Euskalduna Jauregian egingo dute III. Topaketaren baitan. Antolatzaileek Mardarasen bertsolari ibilibidea omendu nahi dute. Antolakuntzak azpimarratu du Mardarasek bertsolaritzan egin duen ibilbidea erreferentzia dela emakume sortzaile askorentzat.

Kristina Mardaras (Iurreta, 1948) umetatik bertsozaletu zen eta 1982an Durangoko bertso-eskolan eman zituen lehen pausoak. 1986an Txapelketa Nagusian hartu zuen parte eta bera da Txapelketa Nagusi batean parte hartu duen lehenbiziko emakumezko bertsolaria. Geroztik ibilibide luzea egin du Mardarasek.

Bizkaiko Emakume Sortzaieleen III. Topaketak Iurretako bertsolariaren irudia baliatu du aurtengo edizioko euskarri nagusitzat.


Omenaldia larunbat arratsaldeko 18:00etan izango da. Onintza Enbeita, Enare Muniategi, Haizea Telleria eta Iruri Altzerreka ariko dira kantuan. Dantza eta musika ere izango ditu ekitaldiak.




 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu