Urteroko jaialdia 2024-10-16

Laurotako jaialdiko bertsoak sarean

Laurotako jaialdiko bertsoak sarean

Loiuko Laurota auzoan urtero bertso jaialdia egiten da San Migel jaietan, Iñaki Beitia Arbilduk gaiak jarrita. Aurten, Oihana Bartra, Igor Elortza, Aitor Etxebarriazarraga eta Etxahun Lekue aritu dira kantuan. Bertsoaldi hautaketa sarean da.

Etxebarriazarragak lehenengoz kantatu du aurten Laurotan eta bertsolari berriaren proba pasatu behar izan du: bakarrik bertsotan hasi librean eta arrana entzun arte isildu ez. Publikoan norbaitek arrana edo zintzarria izaten du eta bertsolariak segi eta segi egin behar du arranaren hotsa entzun arte. Halaxe egin zuen Etxebarriazarragak ere irailaren 27an.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza