Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-10-17

Hitzetik Hortzera, mugaz gaindi

«Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gaindi» liburuari buruz hitz egingo dute Pako Aristirekin Hitzetik Hortzeran. Urepeleko eta Urruñako bertsoaldiak ere ikusgai izango dira larunbatean, ETB1en.

Xalbador eta Uztapide bertsolariek Zestoa eta Urepel herrien arteko senidetzea ekarri dute eta horren bueltan ondu du Pako Aristik Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gaindi Zestoako Udalaren eskariz eta Erein argitaletxeak argitaratatuta.

Mirari Martiarenak Pako Aristi elkarrizketatu du. Bi bertsolarien izaeraz eta euren bertso ibilbideaz arituko dira. Aristiren esanetan, Uztapide eta Xalbador bi bertsolari oso ezberdin izan ziren, baina elkarrekin ondo uztartzen zirenak, plazan zein plazatik kanpo. Bertsoari esker ezagutu zuten elkar eta hogeita hamar urteko adiskidantza izan zuten. Adiskidantza horri buruz ere arituko dira aste honetako programan.



Urepeleko Zestoa Eguna eta Errexil Sariketako finala
Zestoa eta Urepeleren senidetza dela eta, Zestoa Eguna ospatu zen Urepelen. Bertan egindako bertso saioko bertsoaldiak ekarriko dituzte aste honetako Hitzetik Hortzerara. Amets Arzallus, Haira Aizpurua eta Aitor Salegi aritu ziren bertsotan, Xalbat Alzugarayren esanetara.



Urruñan jokatu zen Errexil Sariketako finaleko bertsoaldiak ere izango dira. Eneko Lazkozek irabazi zuen eta bertsokide izan zituen Aissa Intxausti, Miren Artetxe, Eneko Abasolo Abarkas, Maddi Sarasua eta Ramuntxo Christy. Aritz Bidegainek egin zituen gai-jartzaile lanak.



Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan, ETB1en.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu