Mattin Irigoien Laskarai - Bertsolari Bertsozale 2024-10-18

«Bertsua ez diat konprenitzen erraiten zuen publiko bat ikusi dut libertimenduetan bertsoekin irrika, esku-zartak jotzen»

2024/podkastak/25-BBMattinIrigoienLaskarai240614_laburtua.mp3.mp4
Txapelketei aitortzen die bere funtzioa baina bertsoa beste zerbait ere badela uste du. Libertimenduek bertsoari leku bat eman diotela uste du.

Mattin Irigoien Laskarai (Aihize-Monjolose, 1964) gaztetan bertsozaletu zen, batez ere kantuen bidez. Garazi eskualdetik Amikuzera joan zen eta Arberatzen bizi da egun. Laborantxako formakuntzan eta antzerki munduan darama bidean eta bertsoarekin harremana mantendu du beti, bai antolakuntzan, bai antzerki emanaldietan bertsoa sartzeko ahaleginean ere.

Bertsoak funtzio aktiboa izatea defendatzen du Irigoienek eta bertsolaritzaren bilakaeraren lekuko izan da. Txapelketei aitortzen die bere funtzioa baina bertsoa beste zerbait ere badela uste du. Libertimenduek bertsoari leku bat eman diotela uste du. Berak ikusia da bertsotik urrundutako jendea libertimentuetan bertsoarekin irrika eta eskur-zartak jotzen. Entzun Mattin Irigoienen lekukotza.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza