Bizkaiko bertso munduko emakumeen* II. topaketa 2024-10-14

Bizkaiko bertso munduko emakumeen* II. topaketa egin zen Bilbon Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatuta. «Elkarrekin egotea, ondo pasatzea eta saretzea dira topaketaren helburu nagusiak, eta edizio honetan ere, bertsolariak, gai-jartzaileak, antolatzaileak, epaileak... denetik batu da» adierazi dute antolakuntzatik.
Eguerdian elkartu, eta Bilboko alde zaharra musika eta bertso doinuz girotu zuten parte hartzaileek, Bilboko Señora Bertso Eskolako kideek gidatutako bertso poteoan. Bertsotan Garazi Navarro Ugarteburu, Ixone Asategi Narbaiza, Maite Sarasola Isazelaia eta Irune Basagoiti Agirre aritu ziren.
Bazkal ostean, Jone Uria Albizuri eta Nerea Ibarzabal Salegi aritu ziren bertsotan. Libreko saioa egin zuten lehenik eta Markina-Xemeingo bertso eskolako kideek ipinitako gaiekin gero.
Bizkaiko Bertsozale Elkartearen helburua da ekimen hau urte birik behin antolatzea da eta edizio bakoitzerako sortutako talde antolatzailearen esku geratuko dira edizio bakoitzaren azpi helburuak.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza