Gipuzkoako Txapelketa - Final-laurdenak 2024-10-21
Errenterian jokatu zen atzo Gipuzkoako Txapelketako lehenengo final-laurdena Lekuona Fabrikan 450 laguneko areotoko sarrerak agortuta eta Beñat Gaztelumendik irabazi du saioa, 493 puntu eskuratuta. Bertsolari añorgarrak finalaurrekoetan kantatzeko txartela eskuratu du eta Oiartzungo saioan izango da azaroaren 17an. Hona hemen gaurko saioko sailkapena:
Beñat Gaztelumendi Arandia.............................493
Iñigo Gorostarzu Etxebeste................................455
Beñat Iguaran Amondarain................................451,5
Unai Gaztelumendi Arandia...............................444
Oihana Arana Cardenal......................................440
Aitor Salegi Martija...........................................427
Gai-jartzaile lanetan Aizpea Garmendia Iartza aritu zen. Epaile lanetan, berriz: Amaia Otxotorena Gamio, Karlos Ibarguren Olalde, Maite Sukia Olano, Oihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia.
Fase honetan bost final-laurden izango dira. 30 bertsolarik kantatuko dute eta 18 sailkatuko dira finalaurrekoetara. Saioetako bost irabazleak zuzenean eta beste 13 puntuen baitan.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28