Gipuzkoako Txapelketa - Final-laurdenak 2024-10-21

Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi irabazle Gipuzkoako lehen bi final-laurdenetan

Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi irabazle Gipuzkoako lehen bi final-laurdenetan
Ia 1.000 lagun inguru bildu dira lehenbiziko bi saioetan, Eibarren eta Errenterian. Datorren astean Azkoitian eta Irunen.

Gipuzkoako Txapelketako lehen bi final-laurdenak jokatu dira asteburuan, Eibarren eta Errenterian. Larunbatean Alaia Martin nagusitu zen Eibarko saioan eta igandean Beñat Gaztelumendik gailendu zen. Lehenbiziko finalaurrekoan kantatuko du egungo Gipuzkoako txapeldunak, Oiartzunen azaroaren 17an, igande arratsaldez. Bigarren finalaurrekoan ariko da Alaia Martin, azaroaren 24an Zarautzen. Biak hurrengo faserako sailkatzeak matematikoki beste ondorio bat ere badu Txapelketa Nagusiko txartelen inguruan: 16 txartel daudenez jokoan eta bi horiek lehendik ere aukera bermatua dutenez Nafarroa Arenan irabazita, finalaurrekoetara sailkatzen diren guztiek izango dute Txapelketa Nagusian parte hartzeko eskubidea.

Agin Laburuk ere, 503 puntu eskuratuta, eskuetan du finalaurrekoetarako eta Txapelketa Nagusirako txartela. Eneko Araiztegik eta Haizea Aranak ere aukera handiak dituzte. Hortik atzera, datorren asteburuan ikusiko da langa zein izan daitekeen.

Jendetza Eibarren eta Errenterian
Gipuzkoako Txapelketak jende aldetik oso harrera beroa izan du fase honetako lehen bi saioetan. Ia 1.000 inguru bildu ziren bien artean. Errenterian sarrerak agortu egin ziren aldez aurretik.

Behin behineko sailkapena



Hurrengo final-laurdenak Azkoitian eta Irunen
Datorren larunbatean eta igandean jokatuko dira hirugarren eta laugarren finalaurrekoak, Azkoitian eta Irunen, hurrenez hurren. Azken berriz, Tolosan izango da azaroaren 3an, igande arratsaldez.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu