Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik 2024-10-22

Eskolatik Plazara gaztetxoentzako ekimenaren 15. edizioa abian da Bizkaian

Eskolatik Plazara gaztetxoentzako ekimenaren 15. edizioa abian da Bizkaian
Gaur hasi eta maiatzera bitartean bertsolari gazteentzako plaza bihurtuko dira ikastetxeetako aretoak, astelehen arratsaldeetan.

Abian da Bizkaian Eskolatik plazara proiektua, 18 urte arteko bertso eskoletako gazteei zuzenduta. Ekimenaren helburu nagusiak gazteei lehiatik kanpo kantatzeko aukera eskaintzea, beraien arteko harremanak sendotzea eta konfiantza giroa lantzea dira.

Entzuleak, bestalde, 11-12 urteko gaztetxoak izaten dira, hau da, ikastetxeetan bertsolaritza lantzen ari diren gaztetxoak. Hauek izango dira, gainera, bertso saiorako gaiak landuko dituztenak.

Proiektu honek helburu bikoitza du, beraz; batetik, bertsolari gazteei plazak ematea, eta bestetik, bertsolaritza ikasleengana bertso saio bat hurreratzea.

Ekimen hau orain 15 urte ipini zen martxan, eta ikasturte honetako edizioari Zornotzako Larrea ikastetxean emango diogu hasiera. Aurten, astelehen arratsaldeetan izango dira saioak, eta 12 gazte inguru ibiliko dira Bizkaiko ikastetxeetan zehar kantuan.

Saio bereziak izaten dira Eskolatik plazarakoak, bertsolari eta entzule gazteen neurrira diseinatutakoak. Horretarako, Ander Elortegi Garatea, Bittor Altube Sarrionandia eta Idoia Anzorandia Kareaga arituko dira gidari beharretan aurten.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu