Gipuzkoako Txapelketa - final-laurdenak 2024-10-24

Azkoitian eta Irunen Gipuzkoako final-laurdenak

Azkoitian eta Irunen Gipuzkoako final-laurdenak
Azkoitiko saiko sarrerak eskuragarri daude. Irungoak agortu egin dira.

Gipuzkoako Txapelketako beste bi final-laurden jokatuko dira larunbatean eta igandean. Lehenbiziko hitzordua Azkoitian izango da, larunbatean 17:00etan Baztartxon. Haritz Alberdi Alberdik aurkeztuta, honako sei bertsolari hauek ariko dira kantuan:

    Ane Labaka Mayoz
    Asier Azpiroz Iztueta
    Eli Pagola Apezetxea
    Maialen Akizu Bidegain
    Oier Etxeberria Zubimendi
    Unai Mendizabal Jauregi

Ane Labaka 2019ko finalean aritu zen kantuan eta asteburu honetan sartuko da txapelketan.

Irungo saioan, berriz, honako sei bertsolari hauek izango dira Uxune Areizaga Aranberrik aurkeztuta:

    Amaia Iturriotz Etxaniz
    Aner Peritz Manterola "Euzkitze"
    Eneritz Artetxe Eizagirre
    Eñaut Martikorena Lizaso
    Iñaki Apalategi Astigarraga
    Oihana Iguaran Barandiaran

Irungo saioan Oihana Iguaran da txapelketan fase honetan sartuko dena, 2019ko Gipuzkoako finalista gisa.

Epaile lanetan fase osoa talde bera dabil:  Amaia Otxotorena Gamio, Karlos Ibarguren Olalde, Maite Sukia Olano, Oihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, Aratz Irazustabarrena Garmendia ariko da.

Irungo saiorako sarrerak bukatu egin dira dagoeneko; eta, beraz, saioaren egunean ez dugu txarteldegirik jarriko. Azkoitiko sarrerak, aldiz, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai; baita aretoko txarteldegian ere, saioaren egunean, aurretik agortuko ez balira.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu