Gipuzkoako Txapelketa - Final-laurdenak 2024-10-27

Gipuzkoako Txapelketako saioa jokatuko da gaur Irunen eta antolakuntzak jakinarazi duenez final-laurdenetako faseari dagokion baino areto txikiagoa izatea egokitu zaio halabeharrez. Egoera horren aurrean antolakuntzak zuzenean emango du saioa, Bertsoa.eus-en. Arratsaldeko 17:00etan izango da. Oihana Iguaran, Amaia Iturriotz, Eneritz Artetxe, Aner Euzkitze, Eñaut Martikorena eta Iñaki Apalategi ariko dira kantuan, Uxune Areizagak aurkeztuta.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza