Gipuzkoako Txapelketa - Final-laurdenak Azkoitian eta Irunen 2024-10-28
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bi final-laurden jokatu dira asteburuan Azkoitian eta Irunen. Larunbatean Unai Mendizabal nagusitu zen Azkoitian eta Asier Azpiroz gelditu zen bigarren, puntutan berdintuta. Irunen, Oihana Iguaran gailendu zen eta Amaia Iturriotz gelditu zen bigarren. Mendizabalek Oiartzungo finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 24an. Bigarren finalaurrekoa izango da. Oraingoz Alaia Martin eta biak daude taldean. Iguaranek Arrasaten kantatuko du azken finalaurrekoan abenduaren 1ean. Hona hemen asteburuko
Azkoitiko Sailkapena:
Unai Mendizabal Jauregi ----------------------- 485,5
Asier Azpiroz Iztueta --------------------------- 485,5
Ane Labaka Mayoz ------------------------------ 477,5
Eli Pagola Apezetxea ---------------------------- 470,5
Oier Etxeberria Zubimendi ---------------------- 468
Maialen Akizu Bidegain ------------------------- 414
Irungo Sailkapena:
Oihana Iguaran Barandiaran ---------------------- 517,5
Amaia Iturriotz Etxaniz ---------------------------- 484,5
Eneritz Artetxe Eizagirre --------------------------- 476
Eñaut Martikorena Lizaso -------------------------- 468,5
Aner Peritz Manterola "Euzkitze" ------------------ 465,5
Iñaki Apalategi Astigarraga ------------------------ 446
Azken final-laurdena Tolosan izango da datorren igandean. Bertsotan: Nerea Elustondo (orain sartuko da txapelketan), Maider Arregi, Andoni Rekondo, Aitor Tatiegi, Iñigo Mantzizidor eta Jon Gurrutxaga.
Behin-behineko sailkapena
Lau final-laurden jokatuta, dagoeneko zuzenean sailkatuta daude lau irabazleak: Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Unai Mendizabal eta Oihana Iguaran. Tolosan sei postu daudenez jokoan, aurreko lauez gain, matematikoki sailkatuta daude: Agin Laburu, Asier Azpiroz, Amaia Iturrioz, Ane Labak, Eneritz Artetxe, Eli Pagola, Eneko Araiztegi eta Eñaut Martikorena.
Hortik atzera, matematikoki sailkatzeko aukerak dituzte ondorengo bost bertsolariak, hurrenkera honetan: Oier Etxeberria (468), Aner Euzkitze (465,5), Haizea Arana (458), Iñigo Gorostarzu (455) eta Beñat Iguaran (451,5). Tolosako irabazlea ere zuzenean sailkatuko da eta puntuen baitan aurrera egiteko puntuazio horiek gainditu beharko dituzte beste bostek.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24