Gipuzkoako Txapelketa - Final-laurdenak 2024-10-28

Oihana Iguaranek irabazi du Irungo final-laurdena

Oihana Iguaranek irabazi du Irungo final-laurdena
Amaia Iturriotz gelditu da bigarren eta Eneritz Artetxe hirugarren.

Gipuzkoako Txapelketako laugarren final-laurdena jokatu zen atzo Irunen, sarrerak astearterako agortuta. Oihana Iguaran gailendu zen 517,5 punturekin eta berak eskuratu zuen finalaurrekoetara zuzenean sailkatzeko txartela. Arrasateko saioan arituko da, abenduaren 1ean.

Sailkapena

    Oihana Iguaran Barandiaran ----------------------- 517,5
    Amaia Iturriotz Etxaniz ----------------------------- 484,5
    Eneritz Artetxe Eizagirre ---------------------------- 476
    Eñaut Martikorena Lizaso --------------------------- 468,5
    Aner Peritz Manterola "Euzkitze" ------------------- 465,5
    Iñaki Apalategi Astigarraga ------------------------- 446



Gai-jartzaile lanetan Uxune Areizaga Aranberri aritu zen. Epaileak, ostera, hauexek izan dira:  Amaia Otxotorena Gamio, Karlos Ibarguren Olalde, Maite Sukia Olano, Oihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu zen.

Datorren igandean, azaroaren 3an, izango da hurrengo eta azken final-laurdena, Tolosan. Behin final-laurden hori jokatuta, finalaurrekoetako zerrenda osatuko da: bost final-laurdenetako irabazleez gain, puntuazioz 13 bertsolari sailkatuko dira. Tolosako eta gainontzeko saioetako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai

 

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu