larunbatean 21:00etan ETB1en 2024-10-31

Hitzetik Hortzera Mikele Arizkorretarekin

Mikele Arizkorreta aktorea elkarrizketatuko dute aste honetako programan. Lekeitioko eta Donostiako bertsoaldiez gozatzeko aukera izango da, larunbatean ETB1en.

Legazpin izango da aste honetan Hitzetik Hortzerako lantaldea. Bertan Mikele Arizkorreta aktorearekin elkartuko dira. Antzerki eta telesail desberdinetan lan egin du Arizkorretak, eta laster, hirugarren aldiz Go!azen telesailaren denboraldi berrian ikusiko dugu Saioaren paperean.

Go!azen telesailaren arrakastari buruz arituko dira Mikele Arizkorreta eta Mirari Martiarena. Izan ere, Euskal Herriko haur eta gaztetxoen artean oihartzun handia du dantza eta kantua uztartzen dituen telesailak. Grabaketak udan egin zituzten eta laster izango dira berriz ere Basakabiko gazteen abenturak ETB1en ikusgai.

Bertsolaritzarekin harreman estua izan du umetatik Mikele Arizkorretak. Etxetik jaso du bertsozaletasuna eta 8 urterekin hasi zen Legazpiko  bertso-eskolan. Gaur egun nahi baino gutxiagotan joaten da bertso-eskolara, baina gertutik jarraitzen du bertsolaritza. Bertso-eskolan ikasitakoak aktore ibilbidean eman dion laguntzari buruz ere arituko dira.

Lekeitioko eta Donostiako bertso saioak

Lekeitioko Zine Bileraren baitan, zine bertso saioa antolatu zuten. Bertan aritu ziren kantuan Xabat Galletebeitia, Miren Amuriza eta Onintza Enbeita. Ainhoa Urienek egin zituen gai-jartzaile lanak.

Donostian berriz EHUko Hezkuntza Fakultatean, bertso saioa izan zen. Euskara minorreko ikasleek egin zituzten gai-jartzaile lanak eta bertsotan aritu ziren Nerea Ibarzabal, Eli Apezetxea eta Irantzu Idoate.

Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu