Gipuzkoako Txapelketa - Final-laurdenak 2024-11-04

Nerea Elustondo irabazle atzo Tolosako final-laurdenean

Nerea Elustondo irabazle atzo Tolosako final-laurdenean
800 lagunetik gora bildu ziren Leidorren.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bosgarren eta azken final-laurdena jokatu zen atzo Tolosako Leidor aretoan. Nerea Elustondok bildu zituen puntu gehien eta berak eskuratu zuen finalaurrekoetara zuzenean sailkatzeko txartela. 800 lagunetik gora bildu ziren Leidorren eta ostegun gauean agortu ziren sarrerak.


Lan puntuagarriak amaituta, Nerea Elustondo Plazaola gailendu da, 500 punturekin. Beraz, zuzenean sailkatu da Oiartzungo finalaurrekora, azaroaren 17an. Honela geratu dira gainontzeko puntuazioak:

Nerea Elustondo Plazaola ----------------------------------------- 500
Maider Arregi Markuleta ------------------------------------------- 494,5
Andoni Rekondo Izagirre ------------------------------------------- 479,5
Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi" ---------------------------- 473,5
Aitor Tatiegi Loidi --------------------------------------------------- 446,5
Jon Gurrutxaga Urbieta -------------------------------------------- 460



Gai-jartzaile lanetan Igotz Alkorta Irastortza ibili zen. Epaile, ostera, hauek:  Amaia Otxotorena Gamio, Karlos Ibarguren Olalde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkaria  Aratz Irazustabarrena Garmendia.

Finalaurrekoan izango diren bertsolari zerrenda osatuta

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako azken saioa jokatzearekin bat, osatu da finalaurrekoetan ariko diren bertsolarien zerrenda. Hauek izan dira sailkatutako bertsolariak: Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Unai Mendizabal, Oihana Iguaran eta Nerea Elustondo.

Puntuazioz sailkatutakoak, berriz, hauek izan dira: Agin Laburu, Maider Arregi, Asier Azpiroz, Amaia Iturriotz, Andoni Rekondo, Ane Labaka, Eneritz Artetxe, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Eli Pagola, Eneko Araiztegi, Eñaut Martikorena, Oier Etxeberria eta Aner Euzkitze.


Datorren saioa bi aste barru izango da, azaroaren 17an, Oiartzunen. Saiorako sarrerak salgai daude, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu