Gipuzkoako Txapelketa - finalaurreak 2024-11-04

Finalaurreko hiru taldeak erabakita

Finalaurreko hiru taldeak erabakita
Oiartzunen, Zarautzen eta Arrasaten izango dira saioak. Lehen hitzordua, Oiartzunen azaroaren 17an, igandez.

Gipuzkoako Txapelketako hiru finalaurreko taldeak erabakita gelditu dira. Oiartzunen, Zarautzen eta Arrasaten izango dira eta sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Saioko irabazlea zuzenean sartuko da finalera eta gainerako bostak puntuen baitan sailkatuko dira.

Oiartzunen izango da lehenengo hitzordua azaroaren 17an eta honako sei bertsolari hauek ariko dira kantuan: Beñat Gaztelumendi, Nerea Elustondo, Asier Azpiroz, Eli Pagola, Ane Labaka eta Oier Etxeberria.

Zarautzen, azaroaren 24an: Alaia Martin, Unai Mendizabal, Asier Azpiroz, Eli Pagola, Amaia Iturrioz, Eneko Araiztegi, Eneritz Artetxe eta Aner Euzkitze.



Arrasaten, abenduaren 1ean: Oihana Iguaran, Agin Laburu, Maider Arregi, Andoni Rekondo, Iñigo Mantzizidor Mantxi eta Eñaut Markikorena.



Zazpi berri finalaurrekoetan
Fase honetan 18 bertsolaritik zazpik lehenengoz kantatutuko dute Gipuzkoako finalaurrekoetan. Honako hauek dira: Maider Arregi oñatiarra, Eli Pagola eta Andoni Rekondo hernaniarrak, Eneko Araiztegi segurarra, Eneritz Artetxe eta Oier Etxeberria azpeitiarrak, Aner Euzkitze zarauztarra. Herri horretakoak dira faseko bertsolari gazteena eta zaharrena ere: Aner Euzkitze eta Iñigo Mantzizidor Mantxi.

Finala abenduaren 14an izango da Ilunben eta sarrerak eskuragarri daude.

Albiste gehiago

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta