Gaur hasi da Bertsolari Gazteen BBK Sariketa 2024-11-04

BBK Sariketan Sagutxo kaskarinak taldea irabazle gaur Bilbon

BBK Sariketan Sagutxo kaskarinak taldea irabazle gaur Bilbon

Gaur hasi da Bilbon Bertsolari gazteen XXXII. BBK Sariketa. Gaztetxoetan taldeka jokatzen da eta helduetan bikoteka. Gaztetxoetako saioa jokatu da eta Sagutxo kaskarinak 2.0 taldea nagusitu da Xarmengarriak gira taldearekin kantuan arituta eta Gernika-Lumoko finalaurrekoan kantatuko du, azaroren 18an. Xarmengarriak gira taldean Emile Zabala, Enara Gallastegi eta June Legarreta aritu dira kantuan. Aldiz, Sagutxo kaskarinak 2.0 taldean, ostera: Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz.

Publikoan Urretxindorra ikastolako bertsolaritza ikasleak egon dira, eta oso giro ona sortu da bertan.



Gaurko saioko aurkezlea Jone Larrinaga Dañobeitia izan da eta epaimahaia Beñat Romero Maguregik, Etxahun Lekue Etxebarriak eta Idoia Anzorandia Kareagak osatu dute. Idazkari beharra Ione Narbaiza Gallastegik egin du.

Bertsolari Gazteen Sariketako hurrengo saioa asteazkenean jokatuko da, Igorreko Arratia BHIn, 11.30ean.

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza