Gipuzkoako Txapelketa - finalaurreak 2024-11-06

Gipuzkoako finalaurrekoak zuzenean Bertsoa.eus-en eta ETB4n

Gipuzkoako finalaurrekoak zuzenean Bertsoa.eus-en eta ETB4n
Illaski Serrano ariko da aurkezle lanetan eta Jon Martin iruzkinetan. Oiartzunen izango da lehenbizikoa azaroaren 17an.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa finalaurreko fasean sartu da eta hiru finalaurrekoak zuzenean ikusi ahal izango dira Bertsoa.eus-en eta ETB4n. Txapelketetako ohiko emisio modua izango da. Azken urteetan bezala, Illaski Serrano ariko da aurkezle eta Jon Martin iruzkingile lanetan.

Finalaurrekoak azaroaren 17an hasiko dira Oiartzunen, igandez eta hiru saioak izango dira igande arratsaldean. Bigarrena azaroaren 24an izango da Zarautzen eta azkena Arrasaten abenduaren 1ean.

Sarrerak eskuragarri
Finalaurreeetan 1.200-1.500 laguneko aforoa izango da, herriaren arabera, eta sarrerak eskuragarri daude www.bersosarrerak.eus atarian. Abiadura bizian ari dira saltzen.

Saioak eta taldeak


Azaroak 17an, Oiartzunen:

    Ane Labaka Mayoz
    Asier Azpiroz Iztueta
    Beñat Gaztelumendi Arandia
    Eli Pagola Apezetxea
    Nerea Elustondo Plazaola
    Oier Etxeberria Zubimendi

Gai-jartzailea Ane Ezenarro Beristain izango da.

Azaroak 24an, Zarautzen:

    Alaia Martin Etxebeste
    Amaia Iturriotz Etxaniz
    Aner Peritz Manterola "Euzkitze"
    Eneko Araiztegi Agirre
    Eneritz Artetxe Eizagirre
    Unai Mendizabal Jauregi

Gai-jartzailea Ion Zaldua Brit izango da.

Abenduak 1ean, Arrasaten:

    Agin Laburu Rezola
    Andoni Rekondo Izagirre
    Eñaut Martikorena Lizaso
    Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi"
    Maider Arregi Markuleta
    Oihana Iguaran Barandiaran

Gai-jartzailea Imanol Artola Arretxe izango da.

Epaile, ostera, hauek ariko dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ibiliko da.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa