Bizkaiko Bertsolari Gazteen Sariketa 2024-11-06

'Arrakalak loratu' taldea irabazle Igorren, Bizkaiko Bertsolari Gazteen Sariketako kanporaketan

'Arrakalak loratu' taldea irabazle Igorren, Bizkaiko Bertsolari Gazteen Sariketako kanporaketan

Gaur jokatu da Bertsolari Gazteen XXXII. BBK Sariketako bigarren saioa, Arratiako institutuan. AP8ko txikia eta Arrakalak loratu taldeek hartu dute parte, eta bigarren taldea sailkatu da Gernika-Lumoko finalaurrekora, azaroaren 18an. Lehenbiziko saioa berriz, Sagutxo Kaskarinak 2.0 taldeak irabazi zuen



Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:

    AP8ko txikia: Amaia Gallastegi, Iraia Lauzirika eta Kelmene Abaitua.  
    Arrakalak loratu: Aiala Irurtia eta Garazi Uriarte



Gaurko saioko aurkezlea Igor Menika Bengoetxea izan da eta epaimahaia Beñat Romero Maguregik, Etxahun Lekue Etxebarriak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharra, berriz, Ione Narbaiza Gallastegik egin du.

Bertsolari Gazteen Sariketako hurrengo saioa datorren astelehenean jokatuko da, Zallako Mimetiz eskolan 10:00etan. Bertan geratuko dira erabakita finalaurrekoak.

Finala abenduaren 5ean izango da Zornotzan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza