Gaurtik igandera 2024-11-07

Azaroko bigarren asteak bertso agenda zabala dakar eta 30 ekitaldi inguru izango dira igandera bitartean. Zertzelada batzuk aipatze aldera, batetik, San Martin jaiei lotutako jaialdi eta lagunarteko saioak dira asko. Bertso-bira Zahar-etxeetako saioek ere leku berezia dute hiru asteotan. Gaur eta bihar zortzi saio izango dira Gipuzkoako zahar-etxeetan. Bestalde, gaur Gasteizen jaialdia izango da eta bihar Beasainen Larunbaten, Zaldibian Zapi-janztea. Bertso-saio literarioa Abadiñon bihar eta bertso-klown saioa Lezon larunbatean. Busturialdeko Txapelketako saioa ere izango da Muruetan bihar. Agenda xehea, Xenpelar Dokumentazio Zentroan eskuragarri.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza