Bertsolari Gazteen XXXII. BBK Sariketea 2024-11-11

Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finalaurrekoak erabakita

Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finalaurrekoak erabakita
Gernika-Lumon eta Mungian izango dira, azaroaren 18an eta 20an. Gaur, 'Puntuak eta komak' taldea nagusitu da Zallako saioan, Mimetiz eskolan. Finala abenduaren 5ean Zornotzan.

Bertsolari Gazteen BBK Sariketako azken kanporaketaketa jokatu da gaur Zallan eta erabakita gelditu dira finalaurrekoak. Gaurkoan, Anitzak eta Puntuak eta Komak taldeek abestu dute, eta azken honek lortu du, azaroaren 20an, Mungian jokatuko den finalaurrekorako txartela. Anitzak taldean, Adur Lopez, Aimar Marcos eta Nahia Ruiz de Arbulo aritu dira kantuan. Puntuak eta Komak taldean Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga eta Iradi Barrenetxea.



Gaurko saioan, gai-jartzaile lanetan Jon Martinez Beaskoetxea ibili da. Epaileak, ostera, Beñat Romero Maguregi, Etxahun Lekue Etxebarria eta Idoia Anzorandia Kareaga izan dira. Epaileen idazkari Ariane Elejabarrieta Amorrortu ibili da.



Gernika-Lumon eta Mungian finalaurrekoak
Datorren astelehenean, azaroaren 18an, izango da lehenengo finalaurrekoa, Gernika-Lumoko Elai Alai Aretoan, 18:00etan.

        A multzoan, 18 urtera artekoen multzoan, ondorengo taldeak arituko dira: Sagutxo kaskarinak 2.0 eta Arrakalak loratu.
        B multzoan, 18 eta 25 urte artekoetan, berriz, Team Rocket (Ixone Asategi eta Janire Arrizabalaga), Ai Zapotxin! (Bittor Altube eta Joseba Ortuzar) eta Malla 2 (Araitz Katarain eta Irune Basagoiti) bikoteak izango dira kantuan.

    Bigarren finalaurrekoa Mungian izango da, Mugire Txokoan, azaroaren 20an, 17:30ean.
        A mailan, gaurko saioko irabazlea, Puntuak eta komak, eta puntuazioz sailkatutako Xarmengarriak gira arituko dira bertsotan.
        B mailan, ostera, Okerbidea (Iruri Altzerreka eta Peru Irastortza), LGBTaket (Ainhoa Gorostiaga eta Izaro Bilbao) eta Rara Avis (Haizea Telleria eta Maite Sarasola) bikoteak.

Finalaurrekoak arratsaldez izango dira eta publiko orokorrari zuzenduta daude.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza