Zaldibian jokatu zen larunbatean 2024-11-11

Udazkeneko Zazpi Janztearen VII. edizioa ospatu zen larunbatean Zaldibian, Zubiburu Elkartean. Ane Labaka, Julio Soto, Garazi Navarro eta Jexux Mari Irazu aritu ziren kantuan, Iker Iriartek gaiak jarrita. Elkartea bete egin zen, 80 lagun inguru bilduta. Librean eta gaiekin aritu ziren bertsolariak kantuan eta publikoak Julio Soto izendatu zuen aurtengo irabazle. Ohiturari jarraiki, Jexux Mari Irazu aurreko irabazleak jarri zion bertsolari gorritiarrari zapia.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza