Gipuzkoako Txapelketa - finalaurreak 2024-11-11

Ganbara ofiziotan eta zortziko txikian launa bertso finalaurrekoetan

Ganbara ofiziotan eta zortziko txikian launa bertso finalaurrekoetan

Gipuzkoako Txapelketako finalaurrekoak igande honetan hasiko dira Oiartzunen. Bertsolariek 17 bertso puntuagarri kantatuko dituzte eta ariketetan ere izango da berezitasunik fase honetan: ganbara saio erdian eta ofiziotan izango da, sei puntuko motzean. Lehenengo fasean ere Ganbara hirugarren ariketa izan zen, baina orduan banaka.

Horretaz gain, ohiko ariketak izango dira finalaurrekoetan. Hori bai, zortziko txikian launa bertso kantatu beharko dituzte eta horrek horren badu bere eragina ofizioaren garapenean. Puntuka ere launa bertso botako dituzte baina hiruren balioaren gainean epaituko da.

Hona hemen ariketak eta hurrenkera:

  • Binaka, gaia emanda, zortziko handian, hiru bertso.
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian launa bertso.
  • Ganbara: binaka, gaia emanda, 6 puntuko motzean, hiruna bertso.
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, puntutan, zortzi bertso osatu arte.
  • Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza