Bertso Bira zikloa 2024-11-12

Esker ona zahar-etxeetako bertso saioetan

Esker ona zahar-etxeetako bertso saioetan
Aste honetan amaituko da 30 saioko zikloa, Lanku eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik antolatua.

Esker ona eta balorazio positiboa jasotzen ari ditu aurten ere zahar-etxeetan bertso saioak antolatzeko proiektuak. Donostia, Hernani, Azpeitia, Zarautz eta Mutrikun izango dira aste honetako saioak. Horrekin burutuko da 30 bertso ekitaldiko proiektua, hiru asteotan gauzatzen ari dena. Sortzen den giroa eta adinekoen arreta azpimarratu ohi dira bereziki. Lanku eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetzan garatzen den proiektua da.

Hamargarren edizioa aurten
Adin-adin proiektua zenak Bertso Bira izena hartu du aurten eta beste koska bat etorri da saio kopuruari dagokionez: Gipuzkoako 24 herrietako 30 egoitzetan izango dira saioak eta bakoitzean eskualdeko belaunaldi ezberdinetako bi bertsolari ari dira kantari: 34 bertsolari, guztira.

Aurre-lana egoitzetan bertso eta kantuekin
Saio bakoitzaren aurretik, egoitzetako animazio eta dinamizazio-langileek egoitzetako egoiliarrekin aurrel-lana egiten dute bertakoen zaletasunak ezagutzeko edo kantatzeko. Koplak egin eta saio hasieran ere denen artean kantatu izan dituzte.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu