Gipuzkoako Txapelketa - Finalaurreak 2024-11-17

Beñat Gaztelumendik Gipuzkoako bere bosgarren finala jokatuko du Oiartzungo finalaurrekoa irabazita

Beñat Gaztelumendik Gipuzkoako bere bosgarren finala jokatuko du Oiartzungo finalaurrekoa irabazita
Ane Labaka gelditu da bigarren eta Nerea Elustondo hirugarren. 1.200 lagun bildu dira Oiartzunen.

Beñat Gaztelumendi Arandiak irabazi du Gipuzkoako Txapelketako lehenengo finalaurrekoa 560,5 punturekin eta finalean sartzeko txartela eskuratu du. Egungo Gipuzkoako txapeldunak bere bosgarrena izango du, 2007an lehenengoz sartu zenetik.



Hona hemen sailkapena:

Beñat Gaztelumendi Arandia ----------------------- 560,5
Ane Labaka Mayoz ----------------------------------- 552
Nerea Elustondo Plazaola --------------------------- 522,5
Asier Azpiroz Iztueta -------------------------------- 475,5
Oier Etxeberria Zubimendi -------------------------- 468,5
Eli Pagola Apezetxea --------------------------------- 449



Publikoaren harrera beroa
Finalaurrekoetako lehen saioan ere Gipuzkoako Txapelketari erantzun beroa eman dio bertsozaleak eta Elorsoro kiroldegia bete egin du.





Gaiak ematen Ane Ezenarro Beristain ibili da. Epaitzen, ostera, epaile hauek: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu da.

Datorren igandean jokatuko da hurrengo saioa, Zarautzen. Saioko sarrerak salgai daude, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian eta Aritzbatalde Udal Kiroldegiko txarteldegian saioko egunean bertan, aurretik agortuko ez balira.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza