Bertsolari Gazteen XXXII. BBK Sariketea 2024-11-19

Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe, Naroa Iturrioz, Ixone Asategi eta Janire Arrizabalaga BBK Sariketako finalera

Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe, Naroa Iturrioz, Ixone Asategi eta Janire Arrizabalaga BBK Sariketako finalera
Asteazkenean jokatuko da bigarren finalaurrekoa Mungian. Finala abenduaren 5ean Zornotzan.

Bertsolari Gazteen BBK Sariketako lehenengo finalaurrekoak jokatu ziren atzo Gernika-Lumon eta erabakita gelditu dira lehenengo finalistak. Gaztetxoetan, Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturriozek osatutako. Sagutxo kaskarinak 2.0 taldea sailkatu da. Helduetan, Ixone Asategi eta Janire Arrizabalagak osatutako Team Rocket bikotea pasa da finalera. Saioa Elai-Alai aretoan jokatu da, oso giro onean.


Sagutxo Kaskarinak taldea

Gernika-Lumoko finalaurrekoetan kantatu zuten bertsolariak, honakoak:

    18 urtera artekoetan:

        Sagutxo kaskarinak 2.0: Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz. (Finalera)
        Arrakalak loratu: Aiala Irurtia, Garazi Uriarte eta Iraia Lauzirika.

    25 urtera artekoetan:

        Team Rocket: Ixone Asategi eta Janire Arrizabalaga. (Finalera)
        Ai Zapotxin: Bittor Altube eta Joseba Ortuzar
        Malla 2: Araitz Katarain eta Irune Basagoiti

Etxahun Lekue Etxebarriak aurkeztu zuen saioa eta epaimahaian Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi eta Miriam Juaristi Urizarre izan ziren. Idazkari, Idoia Anzorandia Kareaga.



Bigarren finalaurrekoa asteazkenean Mungian
Sariketa honetako hurrengo, eta azken, finalaurrekoak asteazkenean jokatuko dira Mungiako Mugire Txokoan. Bertan Puntuak eta komak (Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga, Iradi Barrenetxea) eta Xarmengarriak gira (Emile Zabala, Enara Gallastegi, June Legarreta), batetik. Bestetik, helduetan, Okerbidea (Iruri Altzerreka, Peru Irastortza), LGBTaket (Ainhoa Gorostiaga eta Izaro Bilbao) eta Rara Avis (Haizea Telleria eta Maite Sarasola) taldeak arituko dira kantuan.

Talde irabaleek finalerako sailkapena lortuko dute, eta zain izango dituzte Gernika-Lumoko saioko irabazleak. Finala abenduaren 5ean izango da Zornotzan.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»