Larunbatean Elizondon Kanporaketak eta finala 2024-11-20

Nafarroako 12 bertsolari gazte Mariano Izeta Sariketan

Nafarroako 12 bertsolari gazte Mariano Izeta Sariketan

Nafarroako bertsolari gazteen XI. Mariano Izeta Sariketa jokatuko da larunbat honetan Erratzun eta Elizondon, Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatuta. Egun berean jokatuko dira bi kanporaketak eta finala, azken urteetako formulari jarraiki. 12 bertsolarik hartuko dute parte eta sei sailkatuko dira finalera.

Elizondon, Intza tabernan, 18:00etan, honako seikotea ariko da bertsotan: Beñat Astiz, Julen Bernaldo de Quirós, Idoia Granizo, Ainara Ieregi, Endika Legarra eta Eki Mateorena, Irati Agestak gaiak jarrita.

Erratzu, Zubi-Punta tabernan, 18:00etan: Ekain Alegre, Etxahun Azkarraga, Mikel Lasarte, Kattin Madariaga, Josu Txoperena Iribarren eta Ekhiñe Zapiain Arlegi, Maialen Belarrak gaiak jarrita.

Finala Elizondo jokatuko da Kortarixar jatetxean eta Zigor Gartzia Zian ariko da gai-jartzaile.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza