Amendüzeko Eiheran, Azaroaren 30ean 2024-11-20

Baxenafarroako Kopla Txapelketa, 13 bertsolari kantuan direla

Baxenafarroako Kopla Txapelketa, 13 bertsolari kantuan direla
Bertsularien Lagunak Elkarteak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatu dute elkarlanean.

Kopla Txapelketak bere bidea egiten ari dira bertsolaritzan eta lehenengoz Baxenafarroako Kopla Txapelketa egingo dute azaroaren 30ean, Amendüzeko Eiheran, arratsaldeko 18:00etan.

Orotara, 13 bertsolari ariko dira kantuan, belaunaldi ezberdinetakoak: Battitt Crouspeyre, Bittor Thicoipe, Elixabet Etxandi, Gus Elizondo, Jean Marie Oillarburu, Mizel Mateo, Nahia Etchverry Lopepe, Oier Urreizti, Paul Moal Darrigade, Peio Minhondo, Pettan Prebende, Ramuntxo Christy eta Xan Alkhat. Gai emaile lanetan Amaia Castorene eta Xalbat Altzugarai arituko dira. Lekuan berean jatekoa eta edatekoa egonen da.


Nahia Etcheverry izango da 13 bertsolarietako bat Baxenafarroako Kopla Txapelketan.


Putzuzulo Gaztetxeko uhinak
Azken ia 20 urteotan kopla txapelketek egin dute bidea Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean hasi zen, 2007an. Euskal Herri osoko 10 bertsolari jarri zituzten konpletan. Doinu aldetik eta eszenaratze aldetik lan handia egin zuten eta jendearen erantzuna aparta izan zen: 250-300 lagun bueltan. Su hori zabaltzen joan da eta beste zenbait herrietan ere egiten dira kopla txapelketak maiztasun jakin batekin: Durangaldean, esaterako eta Aramaion.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu