Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-21

Hitzetik Hortzera Gipuzkoako Txapelketan eta zahar etxetako bertso saioen proiektuan

Hitzetik Hortzera Gipuzkoako Txapelketan eta zahar etxetako bertso saioen proiektuan
Gipuzkoako Txapelketako lehenengo finalaurrekoa eta Azpeitiko bertsoaldiak izango dira.

Zahar Egoitzetan bertso saioak egiteko proiektuak 10 urte bete ditu. Adin Adin zenak, Bertso Bira izena hartu du aurten eta 30 bertso ekitaldi egin dira Gipuzkoako zahar etxeetan, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik. Egitasmoaren helburua bertsolaritzaren bidez adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta gaitasun kognitiboak sustatzea da. Hitzetik Hortzera Azpeitiko San Martin egoitzan izan da, ekimena bertatik bertara ezagutzeko.



Ekimenaren protagonista desberdinak elkarrizketatuko dituzte. Batetik Marian Mangas, Azpeitiko San Martin adinekoen egoitzako psikologoarekin elkartuko dira. Bertso birak, euren etxean sortzen duen giroz eta ekimenak berak dituen abantailez arituko da.

Joxe Mari Olaso San Martin egoitzako egoiliarrarekin ere elkartuko dira. Bertsozalea da eta gustora hartzen du bertsolarien urteroko bisita.



Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe eta Julene Iturbe bertsolariekin ere hitz egingo du Mirari Martiarenak. Bi bertsolariek hainbat urtetan kantatu dute Bertso Bira ekimenean elkarrekin eta orain arteko esperientziari buruz hitz egingo dute.

Bertso Bira eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Hitzetik Hortzeran Azpeitiako San Martin adinekoen egoitzako Bertso birako bertsoaldiak entzuteko aukera izango da. Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe eta Julene Iturbe aritu ziren kantuan.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa finalaurrekoetan sartu da eta Oiartzunen jokatutako saioko bertsoaldiak eskainiko dituzte larunbat gauean. Elorsoro kiroldegian Ane Labaka, Asier Azpiroz, Beñat Gaztelumendi, Eli Pagola, Nerea Elustondo eta Oier Etxeberriak egin zuten bertsotan. Ane Ezenarrok egin zituen gai-jartzaile lanak.



Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu