Blueskay plataformara egingo du jauzi 2024-11-21

Bertsozale Elkarteak X sare soziala utziko du

Bertsozale Elkarteak X sare soziala utziko du
Bluesky sare sozialera eramango ditugu gure kontu guztiak.

Gogoeta prozesu baten ostean, Bertsozale Elkartean X sare sozialeko kontuak uztea erabaki dugu, sare sozial horrek azkenaldian izan duen bilakaera ikusita. Jakin badakigu gure proiektua zabaltzeko eta berau gure komunitateari helarazteko tresna ezinbestekoa izan dela X, lehen Twitter; baina iritzi diogu azken urteetan hartu duen bidea ez dela egokia, eta, ondorioz, gure proiektuak ezin duela horren parte izan. Gure kontuak itxi eta Bluesky plataformara egin dugu mudantza, eta horretara gonbidatu nahi zaituztegu: elkarren beharra dugu eta bertan bat egitea nahiko genuke.

Horrela bada, hemendik aurrera Bertsozale Elkartearen berri izateko, ohiko beste bideez gain (Instagram, Facebook, LinkedIn, Youtube), Blueskyko kontuetan aurkituko gaituzue. Hauexek dira gure proiektuaren kontuak:

    Euskal Herriko Bertsozale Elkartea - @bertsozale.bsky.social
    Arabako Bertsozale Elkartea -  @abertsozale.bsky.social
    Bertsularien Lagunak Elkartea - @blbertsozale.bsky.social
    Bizkaiko Bertsozale Elkartea - @bbertsozale.bsky.social
    Gipuzkoako Bertsozale Elkartea - @gbertsozale.bsky.social
    Nafarroako Bertsozale Elkartea - @nbertsozale.bsky.social
    Lanku - @lankubertsoak.bsky.social
    Hitzetik Hortzera - @hhortzera.bsky.social
    Bertsoa - @bertsoa.bsky.social

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza