Urtarrilaren 25ean 2024-11-26

Bertso Egun ibiltariak Bizkaitik Nafarroara egingo du jauzi eta Lesakan izango da urtarrilaren 25ean, Gernika-Lumori lekukoa hartuta. Bertsozale Elkarteak iragarri duenez, urtero gisa, egun osoko egitaraua ari da antolatzen eta sagardotegiko afarian borolduko bertsozaleen festa. Lesakako Bertsolarien ibilbideak ere izango du bere lekua egun berezi horretan.
Sarrerak abenduaren 16tik aurrera
Bertso Eguneko sarrerak abenduaren 16an jarriko dira eskuragarri eta orduan egitarauaren inguruko xehetasun gehiago iragarri du Bertsozale Elkarteak.
Bertso munduaren bilgune
Bertso Egunak ia hirurogehi urteko bidea darama bertso munduko bilgune formatu gisa. 1968an hasi zen antolatzen, 1967ko Txapelketan Xalbadorri txistuak jo eta urte betera. Gerotik garaian garaiko molde eta beharretara egokitu da, baina Donostian egiten zen beti. Beste lurraldeetara zabaltzeko proposamena landu zuen Bertsozale Elkartea eta bide horri eusten dio egun.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28