Atzo hasita 2024-11-27

Lasarte-Orian bertso-astea egiten ari dira, atzotik. Hiru ekitaldi izango ditu eta atzo solasaldia izan zen Beñat Gaztelumendi eta Ane Labaka bertsolariekin. Bihar, osteguna, bertso-poteoa izango da, 18:30etan Erdigunean hasita eta ostiralean I. Imanol Lizardi bertsolari gazteen sariketa. Imanol Lizardi Lasarteko bertso-eskolaren sortzaileetako bat izan zen eta bere izena jarri diote sariketari. 15-20 urte arteko sei bertsolari ariko dira kantuan:
Maddi Lasa
Aratz Arzelus
Kelmene Abaitua
Kattin Lizarraga
Iraide Onaindia
Hegoi Amabizka
Gai-jartzen, Aizpea Garmendia.
Egun bakarrera jokatuko da sariketa. Hitzordua Mirentxun, 18:00etan.

Bertso jarriak 2026-10-15
Urriaren 15ean 2026-10-13